Liburuaren kritika

Jasone Osoro, Ezekiel nora ezean, elkar, 2012

Resultado de imagen de Ezekiel nora ezeanKontakizun honetako protagonista 15 urteko gazte bat izango da. Bertan bere bizitza kontatuko da eta 15 urtez ikusi ez duen aita ezagutuko du. Sentimendu nahasketa ikusgarria ikusiko da liburu honetan, maitasuna, gorrotoa, adiskidetasuna, laguntasuna… Festa bat ere prestatuko dute. Beste alde batetik, gora-behera handiak izango ditu protagonistak, koadrilakoen artean, neska lagunen artean, familiakoen artean, etab. Bere aitaren etorrerak, bere bizitza aldatuko du? Eta zergatik prestatuko dute festa, zertarako?


Liburu arina da, 165 orrialde baino ez ditu, 22 kapitulu oso labur eta oso irakurterraza eta abiadura handikoa da. Nire ustez oso liburu polita da Ezekiel nora ezean. Irakurtzera joan naizenean, lagunek esan didate, ez dela oso polita eta ez didatela gomendatzen, baina bakoitzak gustu bat du eta niri ikaragarri gustatu zait. Agian Ezekiel liburua, interesgarriagoa da, baina hau ere oso interesgarria da. Baina ezin duzu liburu hau irakurri, ez baduzu lehenago Ezekiel liburua irakurri. Azkar irakurtzen diren liburuak maite dituenarentzat oso liburu polita da hau. Anima zaitez, eta irakur ezazu.



Irati Gaubeka 2017-04-19

Iruzkinak