Euskarako kritika


Liburua: Nur eta ohian misteriotsua
Idazlea: Toti Martinez de Lezea
Itzultzailea: Rosseta testu zerbitzuak
Bilduma: Nur
Argitaletxea: Erein

nur eta ohian misteriotsua pdf bilaketarekin bat datozen irudiak Nur, Larrabetzun bizi da, Euskal Herrian zehazki. Baina laster, Txinara joango da bizitzera, Pekinera hain zuzen. Bere aitari Baba deituko dio, ez delako euskalduna, bere amari, berriz, ama deituko dio. Egun batean, bere gurasoek, oporretan joatea erabakiko dute, eta Nur bere aiton-amonen etxean geratuko da. Bide batez, bere osaba Aritzekin eta bere lagunarekin, Patxirekin, basora txango bat egitea pentsatuko dute. Nur irrikan egongo da. Egun batzuk pasa ahala, iritsiko da eguna! Maleta prestatu ondoren, basora joango dira. Bertan eguna pasa ostean gaua iritsi eta istorioak kontatuko dituzte, Basajaunena kontatuko du osaba Aritzek, altxor bat izango duela ezkutatuta. Zer izango ote da? Patxik eta Nurrek, altxorraren bila joatea erabakiko dute. Zer egongo da altxorrean?
Nire ustez, oso polita da liburua. Irakurtzerakoan, asko dibertitu naiz. Gainera oso noizean behin marrazkiak ditu eta, normalean zerbait berezia gertatzen denean da, hau da, hobeto ulertzeko izaten dira. Horrez gain, bilduma bat denez, beste liburuetako gauzak esaten ditu, eta horrek beste liburuak irakurtzeko gogoa ematen du.







Iruzkinak