Saltatu eta joan eduki nagusira

Mae Jemison

mae jemison bilaketarekin bat datozen irudiakMae Jemison astronauta afro-amerikarra, Decatur, Alabaman jaio zen, 1956ko urriaren 17an, eta espaziora bidaiatu zuen lehenengo emakume afro-amerikarra izan zen. Stanfordeko unibertsitatean ikasi zuen, eta medikuntzako ikasketak egin zituen Cornelleko unibertsitatean 1981ean. 1987ko ekainaren 4an NASAko astronauta heziketa programan sartu zen lehenengo emakume afro-amerikarra izan zen, eta 1992an espaziora bidaiatu zuen. 

Guztira 190 ordu egon zen espazioan, eta 6 urtez NASAn lan egin ostean ALAFIYA sistema gauzatu zuen, sateliteetan oinarritutako telekomunikazio sistema. Honen asmoa garapen bidean dauden herrialdeetako medikuntza zaintzak hobetzea zen. 

Cornell unibertsitatean izan zen irakasle 1995etik 2002ra eta gaur egun American Medical Association edo American Chemical Society bezalako erakundeetan parte hartzen du.




Informazio iturria: Wikipedia

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ezekiel liburuaren ohar-kritikoa

Egilea: Jasone Osoro  Izenburua: Ezekiel Argitaletxea: Elkar Urtea: 2009  Bilduma: Bihotz Taupadak

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta bere arrebarekin bizi da. Egun baten Ezekielek eta bere lagun-taldeak apustu bat egiten dute,  ea nor den neska bati musu ematen dion lehenengoa. Ezekielen lagun-taldeko inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Elena Ezekielen gelako laguna da, eta biek historiako lan bat elkarrekin egin behar dute. Ondorioz elkarrekin denbora asko ematen dute. Amaieran zer pasatuko da? Nor izango da musua ematen duen lehenengoa?

Animatu eta irakurri Ezekielen liburua dibertigarria delako, eta zalantzarik gabe, ziur aski azkenean liburuan nola amaitzen den   jakin nahiko duzu.

Ouafae Lahhit                       2014ko abenduaren 12a

Zenbat planeta daude unibertsoan?

Sei urtez ikertzen jardun ondoren 100.000 milioi planeta daudela gure galaxian kalkulatu dute zientzialariek.