Saltatu eta joan eduki nagusira

Txikipedia



Euskal Wikilarien Elkarteak bere azken proiektua aurkeztu du, Txikipedia, Sustatu-k aurreratu duenez. 8-13 urte bitarteko umeentzako euskarazko entziklopedia “txiki eta askea” da Txikipedia.

Hemendik aurrera, ikasle eta irakasleen parte-hartzea izatea espero da, bai egitasmoa hedatzeko zein edukia gehitzen joateko.

8-13 adin-tarterako egokituta, gaien aldetik zein lexiko eta sintaxi aldetik. Hizkera bereziki zaindu da 8-13 urteko haurrentzat egokituz, testuak irakurterrazagoak eta ulergarriagoak izan daitezen.
txikipedia bilaketarekin bat datozen irudiak 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ezekiel liburuaren ohar-kritikoa

Egilea: Jasone Osoro  Izenburua: Ezekiel Argitaletxea: Elkar Urtea: 2009  Bilduma: Bihotz Taupadak

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta bere arrebarekin bizi da. Egun baten Ezekielek eta bere lagun-taldeak apustu bat egiten dute,  ea nor den neska bati musu ematen dion lehenengoa. Ezekielen lagun-taldeko inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Elena Ezekielen gelako laguna da, eta biek historiako lan bat elkarrekin egin behar dute. Ondorioz elkarrekin denbora asko ematen dute. Amaieran zer pasatuko da? Nor izango da musua ematen duen lehenengoa?

Animatu eta irakurri Ezekielen liburua dibertigarria delako, eta zalantzarik gabe, ziur aski azkenean liburuan nola amaitzen den   jakin nahiko duzu.

Ouafae Lahhit                       2014ko abenduaren 12a