Saltatu eta joan eduki nagusira

EHUk euskararen bilakaera laburtu du 'Euskararen historia' liburuan

Eusko Jaurlaritzak ‘Euskararen historia’ liburua aurkeztu du EHUko Arabako campusean. Lan "handi" honek euskararen historia biltzen du, historiaurretik gaur egunraino, baita mendeetan zehar beste hizkuntza batzuekin izan duen harremana ere.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako lan hau, gai honetan aditu diren pertsona gailenetako batzuek garatu dute (EHUko, UPNAko eta Université de Pau et des Pays de l'Adourreko hizkuntzalari, filologo eta historialariak), eta gai honetan interesa dutenentzat "erreferentziazko materiala" izan dadin lortzea da helburua.


Informazio iturria: Eitb.eus

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ezekiel liburuaren ohar-kritikoa

Egilea: Jasone Osoro  Izenburua: Ezekiel Argitaletxea: Elkar Urtea: 2009  Bilduma: Bihotz Taupadak

Ezekielek hamalau urte ditu. Etxean amarekin eta bere arrebarekin bizi da. Egun baten Ezekielek eta bere lagun-taldeak apustu bat egiten dute,  ea nor den neska bati musu ematen dion lehenengoa. Ezekielen lagun-taldeko inork oraindik ez dio musurik eman neska bati. Elena Ezekielen gelako laguna da, eta biek historiako lan bat elkarrekin egin behar dute. Ondorioz elkarrekin denbora asko ematen dute. Amaieran zer pasatuko da? Nor izango da musua ematen duen lehenengoa?

Animatu eta irakurri Ezekielen liburua dibertigarria delako, eta zalantzarik gabe, ziur aski azkenean liburuan nola amaitzen den   jakin nahiko duzu.

Ouafae Lahhit                       2014ko abenduaren 12a

Zenbat planeta daude unibertsoan?

Sei urtez ikertzen jardun ondoren 100.000 milioi planeta daudela gure galaxian kalkulatu dute zientzialariek.