Oier



Oier liburua bilaketarekin bat datozen irudiak

Egilea: Alaine Agirre.

Izenburua: Oier.

Argitaletxea: Erein.

Ilustratzaileak: Aitor Arana eta “Iturri”.

Argitalpen data: 2018ko urrian.




LABURPENA:
Oierren ama gaixorik dago (leuzemiarekin) eta medikuek, urtebeteko bizia emango diote soilik. Topera aprobetxatu nahi izango ditu bere bizitzako azken hilabete horiek, beraz, ez ditu gauza asko aipatuko gaixotasunaren inguruan. Oierri ez zaio iritzi hau gehiegi gustatuko, baina garrantzitsuena, ama ongi egotea izango da. Bitarte honetan guztian, Libe, bere neska-laguna, izango da bidaia honetako beste tripulatzaile bat eta haien arteko maitasun harremanak azalduko dira.

Zer gerta dakioke amari? Eta Libe eta haren arteko harremanak aurrera egin lezake?


IRITZIA:
Oso liburu interesgarria iruditu zait, bizitza errealekoa izan zitekeen gertakizun bat kontatzen da eta. Triste zein dibertigarria da aldi berean, eta oso ulerkorra denez, egun berean liburua hasi eta bukatzeko gogoa ematen du. Horrez gain, bilduma bat da eta asko gustatzen zait, jarraipena duten liburuak irakurtzea. Egia da, bi gaiak (Libe eta amarena) batera kontatuko balira eta ez bi zatitan, bata beste mozten bezala, liburua askoz ere irakurterrazagoa izango litzatekeela. Hau da, kapitulu batean amaren berri ematen da eta hurrengoan Libe da protagonista. Beraz bi hauen istorioak, batera kontatu beharko liratekeela uste dut, kapitulu berberetan nahastuta.

Iruzkinak