Eskularru beltzak ( irakurketa liburua)



eskularru beltzak bilaketarekin bat datozen irudiakIzenburua: Eskularru beltzak

Idazlea: Jasone Osoro                                             

Itzultzailea: Ez du

Argitaletxea: Elkar

Argitalpen data: 2017




Istorio honen protagonistaren izena Beire da, neska gazte harro bat da. Beire, Lete eta Kar institutuan liderrak dira, hirurek batera "Sua" izeneko taldea sortzen dute. Baina uda honetan ingeleseko kanpamentu batera bidali dute Beire eta han ez dute aintzat hartzen.




Udaleku horretan Baba ezagutuko du, mutil misteriotsu eta boxeolari bat.




Boxeoa eginez bere indarra eta amorrua kontrolatuko du Beirek, baina baita ere Babarekin harreman oso onak egingo ditu.




Beire etxera itzulitakoan, bere bi lagunekin, Kar eta Lete, hirurek sortzen duten Sua taldea, institutura joaterakoan aurtengo ikasturtea ezberdina izango da.




Berriro ikusiko al du Beirek Baba? eta zeozer aldatuko al da gure Beire udaleku horretan pasatutakoarekin?





IRITZIA




Nire iritziz liburu oso polit eta tentagarria da. Liburu honek maitasuna, laguntasuna eta baita ere etsaitasuna, denetarik du. Oso ondo ulertu dut guztia, irakurtzerakoan ez dut izan arazo bat bera ere ez.

Iruzkinak