Beti iparralderantz

 Beti iparralderantz



Izenburua: Beti Iparralderantz

Autorea: Jon Arretxe

Argitaletxea: Erein

Argitalpen data: 2014-11-21





Urte batean Drissaren familia urte txar batetik pasatzen ari zen, eta Drissaren familia ekonomikoki txarto zegoenez, bere aita Europara lan bila joatea adostuko dute. Drissa oraindik txikia da bere aita Europara joan zenean lan bila, baina  Drissak 13 urte egitean Europara joango da bere aita topatzera. Baina arazo asko daude, adibidez ez daki bere aita non dagoen, ez da erraza izango mila abentura edukiko dituelako bere aita topatzeko bidaian.Nola erosiko dute hegazkinezko bidaia egiteko txartela? Beste transporte batean joango dira? Eta Drissak bere aita topatuko du? Senegaleko haien etxera bueltatuko dira edo Europan gelditu dira bizitzen?



Iritzia:


Niri liburua asko gustatu zait oso interesgarri eta zati batean gertatzen ari dena egia delako, Afrikako jende asko joaten baita Europara lan bila. Gainera gertatzen diren abenturak oso interesgarriak dira nire ustez. Horrez gain ez ditu hainbeste orri eta hori, niretzat positiboa da.


2020ko urriaren 25a 

Koldo Sampedro


Iruzkinak