EuskarAbentura 2021ean bueltan egongo da



EuskarAbentura 2021ean bueltan egongo da


Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 16-17 urte bitarteko neska-mutilak euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezko espedizioa da EuskarAbentura. Gazteen artean euskararen erabilera sustatu eta normalizatu nahi duen ekimena da.


Osasun egoerak bermatuz gero, EuskarAbentura espedizioa bueltan egongo da 2021eko udan. Abenturan parte hartu nahi duten 2004 eta 2005 urteetan jaiotako gazteek martxoaren 12ra arteko epea izango dute proiektua eta aurkezpen-bideoa bidaltzeko. Oraingo hautaketa prozesuan, egin ez den 2020ko espediziorako aurkeztutako hautagaitzak ere hartuko dira kontuan.



Hautagaitza aurkezteko, minutu bateko aurkezpen bideoa eta banakako proiektu bat aurkeztu beharko dute, elkarteak proposatutako formatu eta gaien artean aukeratuz. Jasotako lan guztiak Eusko Ikaskuntza eta PuntuEus fundazioarekin elkarlanean ebaluatuko dira eta 120 lan onenen egileek espedizioan parte hartzeko aukera izango dute, inolako tasarik ordaindu gabe.






Informazio-iturriak:


https://kultursharea.eus/euskarabenturak-2021eko-espediziorako-izena-emateko-epea-zabaldu-du/


https://euskarabentura.eus/2020/12/18/berriz-jzioquitzeko-asmoz-eta-ilusioz-euskarabentura-2021/

Iruzkinak