Bisera gorria



BISERA GORRIA


Idazlea: Antton Kazabon

Izenburua: Bisera gorria

Argitaletxea: Erein

Argitalpen data: 2018

l

Martina, Enekoren (liburuko protagonista) lagunik onena eta agian zerbait gehiago, bat- batean desagertuko da herritik. Enekorekin egongo da desagertu baino lehen, baina laguna utzi zuen momentu ostetik, inork ez du ikusiko. Hala ere, Martina desagertu aurretik, Enekok gizaki itxura zuen forma beltz bat ikusiko du ziztu bizian pasatzen.

Martinaren gurasoak lur jota geratuko dira, eta lagun eta ezagun guztiak baita. Bilaketa lanak egin arren ez da inon ere agertuko, eta lagunak joan nahi arren hamabi urte gutxiegi direla eta ez diete bilaketetan parte hartzen utziko.

Dena dela, antzerako zerbait pasatu omen zitzaion herri horretan Erramun deituriko mutiko bati: gauez irten zen arrantzatzera, gurasoak ezetz esan eta gero gainera, eta hara non hori ere desagertuta!

Horrez gain, herri horretan oso gauza arraroak pasatzen dira aspalditik: batzuetan herriko errota zaharra “inork martxan ipini gabe” ipintzen da martxan, gainera gau guztietan entzuten dituzte otsoen uluak inork inoiz bertan otsorik ikusi gabe, eta hori gutxi balitz, jende askok ikusiko du forma beltz hori herritik bueltaka Martina desagertu ondoren.

Enekok pasatzen den dena eta horrekiko bere sentipenak kontatuko ditu eguneroko batean.

Zer gertatu ahal litzaioke Martinari? Zer izango dira otso ulu horiek? Zergatik ipini liteke errota martxan? Zer izango da izaki itxurako forma beltz hori?

Irakurri jakin nahi baduzu!

Liburu hau, oso interesgarria baina berria egin zait, nolabait, izan ere, eguneroko baten ikuspegi batetik idazten du idazleak, eta idazteko modua askoz ere pertsonalagoa da. Egia esan nahiz eta bitxia izan liburutik gehien gustatu zaidana hori izan da.

Liburu hau, oso erraz irakurtzeko liburu bat da, beraz, oporretara joaten garenean irakurtzeko modukoa. Gainera, behin liburua irakurtzen hasiz gero, ezin zara gelditu.

Nahiz eta niri liburu hau asko gustatu uste dut pertsonaien inguruan datu gehiago eman lezakeela.

Iruzkinak