Harrien zikloa
Harriek ziklo
bat osatzen dute, litogenesi
izenekoa, faktore fisiko, kimiko eta biologikoek parte hartzen dutena. Denbora
geologikoak harriek aldaketak jasaten dituzte faktore eta prozesu ezberdinak
direla eta, hala nola meteorizazioa, higadura, garraioa eta sedimentazioa
lurrazalean. Hasierako harri horiek sedimentarioak, igneoak edo metamorfikoak
izan daitezke.
Meteorizazioa atmosferak egiten duen ekintza geologikoa
da, degradazioa, fragmentazioa eta oxidazioa eragiten du. Meteorizazioa
jasandako harriek higadura eta garraioa jasan dezakete. Grabitateak mugiarazitako harri zatiek
metakinak sortzen dituzte. Garraioa gelditzen denean arro sedimentarioetan metatzen dira estratu izeneko kapa horizontaletan.
Sedimentu
horiek prozesu batzuk jasaten dituzte (diagenesia),
eta horien bidez harri sedimentario
bilakatzen dira. Harri horiek batez ere itsasoan sortzen dira. Trinkotzeak
harriek dituzten hutsuneak deuseztatzen ditu, gainean dauden harrien pisua dela
eta.
Harriek presio
eta tenperatura aldaketa handia jasaten badute metamorfismoa jasango dute, eta harri metamorfiko bilakatuko dira. Harri metamorfikoak
hasieran metamorfikoak edo igneoak ere izan daitezke.
Azkenik, plaken tektonika dela eta, harri horiek
fusionatu daitezke eta berriro atera, harri igneotan bilakatuta.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina