Albistea

    2014ean ere, transgenikoak hizpide

               Nature aldizkariak 2014an zientzian albiste izango diren gaien zerrendan, tximino transgenikoak azaltzen dira lehen lekuan. Nonbait, hainbat ikerketa-talde ari dira primate transgenikoak egin nahian, batez ere, immunitate-sistemaren eta garunaren gaixotasunak ikertzeko. Izan ere, saguak ez dira eredu egokiak gaixotasun horiek ikertzeko, eta, beraz, gizakiei zuzendutako tratamendu berriak lortzeko pauso garrantzitsua izan liteke gure espeziearengandik hurbil dauden ereduak sortzea.

Iruzkinak