Orain arte ezezaguna zen krustazeo bat identifikatu dute Bizkaiko koba batean
Goikoetxe haitzuloan, orain arte ezagutzen ez zen krustazeo-espezie bat identifikatu dute Espainiako Natura Zientzien Museoko ikertzaileek (CSIC). Vejdovskybathinella vasconica izena eman diote, eta, identifikazioan, ezaugarri morfologikoez gain, azterketa genetikoa ere erabili dute.
Hain zuzen, ikerketan parte hartu duten Ana Camachoren esanean, “azterketa molekularra ezinbestekoa da morfologikoki berdinak diruditen espezieak bereizteko”.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina