Zientzia txokoa



Alkoholaren arrastoa gazteen DNAn

Asteburuetan edari alkoholdunak edateak uste zutena baino kalte sakonagoak eragiten ditu gazteen gorputzean. Ikerketaren berriAlcohol aldizkarian eman du EHUko Adela Rendón ikertzaileak, Mexikoko Nayarit-eko Unibertsitate Autonomoaren lankidetzarekin. Ikerketa aitzindaria da, orain arte, urte luzez edanean jardundako jendearekin ikertu baita alkoholaren eragina; oraingoan, ordea, gazte osasuntsuak izan dituzte ikergai. 18 eta 25 urte bitarteko ikasle-talde batekin egin zuten ikerlana, bitan banatuz: edaten ez zutenak, kontrolerako, eta asteburuetan bakarrik edaten zutenak.

.Emaitzak susmo txarra eman zien, eta kaltea DNAra ere iristen ote zen ikustea pentsatu zuten. Horretarako, kometa saiakuntza egin zuten. Odoleko zelula linfozitikoen nukleoa erauzi zuten, eta elektroforesiaren eraginpean jarri zuten. “Izan ere, kromatina ez badago ondo trinkotua, DNAn kaltea badago, elektroforesian halo bat uzten du; horri “kometa-adats” deritzo” azaltzen du Adela Rendónek.

Iruzkinak