Emakumeen eta gizonen garunen artean diferentziak daudela baieztatu dute.



Emakumeen eta gizonen garunen artean diferentziak daudela baieztatu dute


  Azken hogei urteotan garunari buruz egindako ikerketak aztertuta, Cambridge Unibertsitateko ikertzaileek ondorioztatu dute emakumezkoen garunen egiturak eta gizonezkoenak ez direla berdinak; hau da, aldeak daudela batzuen eta besteen artean, batez ere, sistema linbikoan eta hizkuntzarekin lotutako egituretan.

  Neuroscience and Biobehavioral Reviews aldizkarian argitaratu dute azterketa. Haren arabera,  1990tik 2013ra argiratatutako artikulu-zientifikoak aztertu dituzte zehazki. Hasiera batean 5.600 artikulu topatu bazituzten ere, asko baztertu egin behar izan dituzte, adibidez, ez zituztelako datuak sexuaren arabera bereizten. Azkenean 126 artikulu hartu dituzte kontuan, eta, haiei esker, milaka garunen datu esanguratsuak bildu dituzte.

  Datu horiek alderatuta, ikertzaileek ikusi dute alde nabarmenak daudela gizonezkoen eta emakumezkoen garunen egitura jakin batzuen bolumenetan. Alde horiek bereziki handiak dira sistema linbikoan eta hizkuntzarekin lotutako eremuetan. Hain zuzen ere, ikerketa askok jarri izan dute agerian sistema linbikoa garatuagoa dagoela gizonezkoetan emakumezkoetan baino, eta alderantzizkoa gertatzen dela hizkuntzarekin lotutako egiturekin. Hortaz, ez da harritzekoa azterketa bateratuak emaitza hori baieztatzea.

 emakumeen-eta-gizonen-garunen-artean-diferentziak-
(Irudian, emakumezkoetan bolumen handiagoa duten eremuak gorriz, gizonezkoetan bolumen handiagoa dutenak, urdinez).


Iruzkinak