BASO-IGEL GORRIA


1.Bizkarrezurra dauka:Ornoduna
2.Ez du ilerik,ez du lumarik eta ez du hegatsik:Anfibioa
3.Ezaugarriak:Baso-igel gorri heldua igel handia da, 10 zentimetrotara heldu daitekeena, normalean 6-9 cm-koa bada ere. 22,7 gramoko pisua dute bataz beste, emeak zertxobait handiagoak izanik. Kolorazio aldakorrekoak dira eta azaleko kolorea ingurunearekin mimetizatzeko molda dezakete gainera, igel ia beltzak edo gorri-gorriak ikusi izan direlarik.
Ia Euskal Herri osoan aurki dezakeguna Bizkaiko kostaldean eta Euskal Herriko hegoaldean izan ezik. Haritz eta pagoz osatutako basoak ditu gustuko, hezetasun handikoak, eta bere kolore gorrixkak eroritako hostoen artean mimetizatzeko balio dio.

Iruzkinak