Madeleine aldian margotutako bi bisonte eta zaldi baten burua aurkitu dituzte Lumentxa kobazuloan (Lekeitio). Aurkikuntza “berezitzat” jo dute egileek, Diego Garate eta Joseba Rios arkeologoek; izan ere, Riosen esanean, “kontuan izanda Lea-Artibaien garai horretako aztarnategi batzuk daudela, berez ez da harritzekoa labar-artea topatu izana”, baina Lumentxa hain aspalditik eta hainbestetan aztertu izan denez, ez zuten espero orain ezer berririk aurkitzea han.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina