24 orduz lorik ez egiteak metabolismoan du eragina



Lorik ez egitea eta eguna/gaua zikloa haustea metabolismoan eragagina dauka.Esaterako, obesitatearekin eta diabetesarekin. Ondorio horiek hobeto ezagutzeko egindako ikerketa batean, 24 orduz lorik egin gabe igaro ondoren metabolito (metabolismoan sortzen diren edo erabiltzen dire molekulak) batzuen kontzentrazioa areagotu egiten dela frogatu dute. 
Ikerketa hamabi gizonezko gazteren metabolitoak neurtu dituzte, 24 orduko ziklo arrunt batean , eta 24 orduz esna egonarazi ondoren. Datuak alderatuta, neurtutako 171 metabolitoetan ikusi dute gehienek gorabeherak izaten dituztela eguna eta gaua zikloaren barruan. Ikertzaileen iritziz, gorabehera horien berri izatea oso baliagarria da botikak noiz hartu esateko.

Iruzkinak