Behi ekoizpenak animali txikien produkzioak baino hamar aldiz gehiago kutsatzen du


Estatu Batuetako eta Israeleko ikertzaileek Estatu Batuetako haragi-produkzioaren ingurumen inpaktua aztertu dute, eta lortutako emaitzek jasotzen dutenez, hainbat ekoizpenen artetik behiki-produkzioak kutsatzen du gehien. 
Lanaren arabera, behi-haragiaren ekoizpenak hamar aldiz inpaktu handiago du txerrikien, hegaztien, arrautzen eta esnekien produkzioek baino.
 Baserriko animalia txikien ekoizpenarekin alderatuz, behiki-produkzioak 28 aldiz lur gehiago erabiltzen du, eta, ondorioz, naturgune gehiago suntsitzen ditu; edateko uraren kontsumoa ere gainerako ekoizpenetan baino 11 bider handiagoa da; berotegi efektua duen 5 bider metano gehiago jaurtitzen du, eta 6 aldiz nitrogenozko ongarri gehiago erabiltzen du.
Ikertzaileek argitu dutenez, proteina-kilo bat produzitzeko elikagai, lur eta ur gehiago behar dute poliki hazten diren animaliek azkar hazten diren animali txikiek baino, eta, ondorioz, ingurumenean kalte handiagoak sortzen ditu poliki hazten diren animalien ekoizpenak.

Iruzkinak