HEMEN DAUKAZUE GOOGLEK ZORTU DUEN AUTOA, EZ DU BEHAR GIDARIRIK. BAKARRIK DOAA!

Autoek etorkizunean ez dute gidaririk izango. Makinak  garraiatuko ditu bidaiariak, hauek ezertxo ere egin gabe. Errealitate hori uste baino gertuago dago eta Mondragon Unibertsitatean azaldu digute zergatik.
Arrautza itxurako ibilgailu honek ez du bolanterik, ez azeleragailurik eta ezta frenatzeko pedalik ere. Ez ditu behar. Maiatzaren bukaeran Googlek aurkeztu zuen gidaririk gabeko autoaren prototipoa da. 2009an hasi zen enpresa erraldoia proiektu honetan lanean. Orain arte, auto normalak izan dira gidaririk gabe ibiltzeko moldatu izan direnak, edozein arazoren aurrean gizakiak har dezan agintea, baina, antza, teknologia heldua dela iritzi diote googlekoek eta autoa gidatzeko medio guztiak kendu dituzte. Orain makinak du kontrol osoa.



Iruzkinak