Sailkatu ezin dituzten bi itsas izaki aurkitu dituzte




Bizidunak sailkatzeko erabiltzen den sisteman kokatu ezin diren bi izaki aurkitu ditu Danimarkako Historia Naturaleko Museoko zoologo batek. Onddo-itxura dute, zelulaniztunak dira, asimetrikoak, gelatinakarak eta milimetro gutxi neurtzen dituzte.
Ikertzaileek nabarmendu dute, azken 15-20 urteetan, bitan edo hirutan baino ez dela gertatu antzeko zerbait, alegia, izaki sailkaezin bat aurkitzea. Bi espezie horiek sailkatzeko, familia berri bat sortu dute, Dendrogrammatidae

Sailkatu ezin dituzten bi itsas izaki aurkitu dituzte

Iruzkinak