Albistea

Zelula barruko jarduera 3Dn eta denbora errealean ikusteko mikroskopio berri bat


zelula-barruko-jarduera-3dn-eta-denbora-errealean-

Abiadura handian eta eskala txikian gertatzen diren prozesu biologikoak ikusteko gai den mikroskopio optiko berri bat aurkeztu dute gaur. Enbrioi baten garapenetik hasi eta banakako proteinen mugimenduetaraino, denbora errealean eta 3Dn jasotzen du mikroskopioak gertatzen ari dena. 
Prozesu biologikoak "in vivo" ikusteko mikroskopia teknikek bi muga dituzte. Batetik,  zoom egitean, lagina kaltetu egiten du ikusteko igortzen den argiak. Bestetik, denbora gehiago behar dute irudiak hartzeko, eta horrek mugatu egiten du prozesu azkarrei jarraitzeko mikroskopioen gaitasuna.

Iruzkinak