Izenburua: BOSTAK ARRISKUAN
Idazlea: Enid Blyton
Euskarazko itzultzailea: Margarita Altuna
Marrazkigilea: J. Correas
Jatorrizko titulua: Five get a fix
Jatorrizko liburuaren argitalpena: Bretainia Handian, 1958an
Liburu honen argitalpena: Elkarlanean S.L. 2005. urtean.
Bostek ( Julen, Dick, Gorkane, Ane eta Tim ) Gabonetako egunak ohean pasatzen dituzte. Tim katarroaz libratu den bakarra izan da. Zorionez, medikuak, oporretan joateko eta aire garbia hartzea gomendatzen diete. Orduan, beraien lorezainari esker, Galeseko mendietara (sendatzera) joatea lortzen dute. Bertan, honen izeba bizi da, eta izebaren etxera joango dira, Gabonak igarotzera.
Azkenean, opor hauetan disfrutatzea lortuko dute! Hau da gazteek bertara iristean pentsatzen dutena, Jones anderearen etxaldean.
Baina, ondoko mendian gauza arraroak ikusten eta entzuten dituzte gauetan. Zenbait gauza misteriotsu gertatzen ari dira bertan dagoen etxe batean. Aily gazteak eta bere maskotek gidatuta, Bostak, beraien ausardiarekin, elur-leretan ikertzen irtengo dira.
Eta horregatik, liburu hau oso gustukotzat izan dut hasieratik erakarri nauelako.
Momentu intrigazkoenak, zer gertatzen ari den ikertzen hasten direnean eta nolako arriskuak pasatu behar dituzten imajinatzean izan dira. Oso gomendagarria da. Kontuz lagunak, abentura arriskutsua da!
Koldo Ugalde Igartua
2014/ 11/ 08
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina