OHAR KRITIKOA
EGILEA: Fernando Morillo
IZENBURUA: Hiru istripu eta bi amodio
ARGITALETXEA: Gaumin
URTEA: 2013
Egun ederrean Anuska, Laida eta Gutune, Ezkaray izeneko eski estaziora joan dira. Gutunek Anuskaren printze gorria (Txikitan lagunen artean egindako hizketaldi bateko mutil ikusgarria) ikusi du, bat batean, Galder da eta bere neba txikiarekin ere Ezkarayra bidean doa.
Ezkarayn antolatutako irteera batera joatea erabaki dute. Anuskak komunera joateko beharra du. Zuhaixken artean sartu eta oharkabean mendian behera doa. Galderrek Anuska kuleroak kenduta harrapatu du eta oso lotsatuta sentitu denez etxera joatea erabaki du.
Etxera bidean, autobusak istripu larria izan du, eta bien bitartean Anuskak Izortze izeneko neska eder, baina bitxi bat ezagutu du. Orduantxe bi pertsona desberdin maite dituela ohartu da eta haiekin, egun berean eta ordu ezberdinean gelditu da Anuska.
Liburu hau gaur egun gertatzen diren gertaeren bezalakoxea da, ulerterraza eta edonori gertatu ahal zaion pasartea. Amodioa pil-pilean aurki dezakegu. Amodiozko ea zer abentura biziko dituzten hipotesiak egitea tokatzen zaizu oraingoan; ez al du merezi?
Itxaso Soria
2014-11-08
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina