Idazlea: Joxemari Iturralde

Izenburua: Sute handi bat ene bihotzean
Argitaletxea: Pamiela
Marrazkilaria: Pedro Osés

  Egun ederrean Risky eta bere lagun Juan Inazio,Gomax eta Enrrikok denbora pasa bat asmatu dute: batak besteari karlsrugemstronheim izena esan eta besteak karl…zer? Erantzuten eta nondik datorren esplikatzen hasi da. Pertsona hori alemana dela eta bere sasoian aberatsa zela azaltzen du, baina istripu batean bere andrea eta alabak hil eta harrezkero Vetierron dagoela,  mendian, bera bakarrik. Sute bat izan da  eta jendeak bera izan dela pentsatzen du; hori dela eta atxilotua izan da. Baina lau lagunek Lepokerra izan dela uste dute zigarro bat topatu dutelako sutea egon den lekuan eta berak erretzen duen zigarro mota izan delako. Beraz, aztertzen aritu dira, zer egingo dute? Zer gertatzen da? Zer gertatuko da?

  Niri liburu hau asko gustatu zait, gainera lotuta sentitzen zara; behin irakurtzen hasten zarenean beraien abenturak irakurtzeko gogoa sortzen dizu.Oso erraza da irakurtzeko, benetan gomendatzen dut. Gainera intriga sortzen dizu. Zer gertatuko da? Hori zuk deskubritu beharko duzu liburua irakurtzen duzun bitartean.



Garazi Berrio-Otxoa Mendizabal

2014/11/19

Iruzkinak