Izenburua: Ez gara elkarrekin zahartuko
Egilea: Arnaud Catherine
Argitaletxea: Elkar
Urtea:2006
Sylvain 12 urteko mutil argia da, baina aldi berean inozoa, bihotz oneko eta ideia argiko mutila da. Gurasoei, eskutitz baten bidez, Mahaliaren etxera bizitzera doala adierazi die, berak, Mahalia maite duela eta bere etxera doala. Oporretan haiekin joango dela esan die, baina Gabon gaua bakoitzak bere familiarekin pasatuko duela.
Bat-batean Martin, Sylvainen anaia txikia, gaixotasun batek jo eta Sylvain bera zaintzen geratu behar da. Martin sendatuko al da? Azkenean Sylvain Maliaren etxera joango da bizitzera?
Niri asko gustatu zait liburu hau, zeren eta bertan gertatzen diren gauza batzuk asko dibertitu naute. Nik liburua hartu nuenetik jakin nahi izan dut ea nola erreakzionatuko duten gurasoek mezua irakurri ondoren, baita ere, jakin izan nahi dut azkenean Maliaren etxera joango den ala ez, hori jakin eta gero lasai geratu naiz.
Ander Arrasate Iriondo 2014-09-15
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina