Eraztun Ospetsuaren arrastoaren ohar kritikoa



Egilea: Jordi Sierra i Fabra
Izenburua: Eraztun Ospetsuaren arrastoa
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2012ko urtarrila

   Adriana 19 urteko neskato bat da, bere gurasoak Amazoniako oihanean dauden bitartean, Adriana eta bere aitona Wences bakarrik geratzen dira. Neskatoa aitonaren dendara joan eta aitonak postetxera joateko eskatu dio. Neskatoa aitonaren dendara bueltatu denean aitona hil dutela ohartu da,  berarekin batera Eraztun Ospetsua ere desagertu egin da. Momentu horretatik aurrera denek uste dute neska dela hura  konpontzeko klabea. Adriana nazioarteko korapilo batean sarturik ibiliko denez, talde ezberdinak bere atzetik  ibiliko dira neskaren konfiantza lortzeko. Baina Adrianak ahaleginak egin beharko ditu bere aitonak zeukan altxorra berreskuratzeko, baina…. lortuko du dagokion lekura bueltatzea?
  Nire ustez liburua oso errez irakurtzen den liburuetako bat da, akzioa eta abentura askoko liburu bat. Nire kasuan gaia asko gustatu zait eta horren ondorioz, liburua bera ere oso interesgarria izan da. Orokorrean oso gustukoa izan da, zuek ere abenturara animatu!

Kattalin Garaizabal
2014ko azaroaren 10a

Iruzkinak