Martinez de Lezea, Toti; Landa, Juan Luis; Nur eta haize arrosa; Erein; 2012
Nurren urtebetetze garaia iritsi da eta aitonak beraien etxeko txabola bateko giltza bat oparitzen dio, lagunekin hura ikustera joaten da eta hasiera batean bertan pasatzen dituzte beraien arratsaldeak. Aitonak esaten die logelaren erdigunean jarriz gero bidaiatu dezaketela, eta orduan bidaiatzen saiatzen dira, garraiatzeko elur lera hartzen dute.
Etxolaren zentroan jartzen dira eta Ipar polora joan nahi dutela esaten dute, eta bertan agertzen dira minutu gutxi batzuetan. Iristean ez dute inor ikusten eta denbora batera sami mutil gazte bat agertzen da, Gunnar izenekoa. Hark erakusten die non bizi den eta norekin. Bere amonarekin bizi da, beraiekin denboraldi bat egon daitezkeela esan die. Amonak esan die politena ez dutela ikusi.
ZER USTE DUZU GERTATUKO DELA ONDOREN?
Niri liburua ikaragarri gustatu zait. Oso erakargarria eta entretenigarria dela uste dut. Irakurtzen hasten zarenean erakarri egiten zaitu eta gainera oso erraz irakurtzen denez konturatu gabe liburu erdia irakurtzen duzu. Pasarte hauek liluragarriak dira. Oso polita iruditzen zait ipar poloko familia batek bertara doazen gazte batzuei laguntzea edo bertan erakargarriena dena erakustea eta beraien etxean izatea. Gunnaren familiak oso jarrera ona adierazten du.
Amara Bernalte,
2014-11-19
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina