IZENBURUA: 612 €uro
EGILEA: Jon Arretxe
ARGITALETXEA: Erein
URTEA: 2013
Bueltan dator Toure Parisetik. Toure, San Frantzisko auzoko detektibea da. Baina koroetan ere egiten du lan. Momentu honetan, Toure eta bere semea, bizitzako etapa txar bat pasatzen ari dira, izan ere, ez ditu detektibe kasu asko eta udan koroak ez du dirurik etxera sartzen.
Goiz polit baten, Toure eta bere semea ohean lo daudela, atea jo dute. Beraien etxean, jende gehiago bizi da diru askorik ez daukatelako, etxea beste batzuekin konpartitzen dute. Orduan beraiekin konpartitzen duen batek atea zabaldu, Touren gelara korrika joan eta oihu egin dio, zuretzat da Toure!! esanez. Momentu horretan hura ohetik altxatu, atera joan eta bere anaia haren semearekin agertu dira. Bi aldiz pentsatu baino lehen, Tourek denboralditxo bat beraien etxean gelditzeko esan die eta beraiek baietz erantzun diote. Erabaki honen erruz, arazo larriak sortuko zaizkio.
Derrepentean, eskutitz bat jasotzen du Tourek.
ZER JARRIKO DU ESKUTITZ HORRETAN?
Hasieran aspergarria iruditu zait, baina irakurtzen joan naizen neurrian intriga sortzen da eta ondorioz, gehiago gustatzen hasi zait. Gainera, liburu honetan kontatzen den historia, batzuetan, benetan pasatzen den gertakizuna da eta oso ondo dago guk hori dena jakitea. Batzuek duten zortea eta beste batzuk duten zorte txarraz konturatzen zara. Zorionekoa sentitu naiz liburu hau irakurtzean. Beraz liburu hau gustatu egin zaidanez, gomendatzen dut!!
LIDE ERTZILLA
2014ko azaroaren 19a
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina