Lo gehiago eginez gripea errazago sendatzea eragiten duen garuneko proteina bat aurkitu dute Washington State Unibertsitateko ikertzaile batzuek. Bakterioen eta birusen infekzioei aurre egiteko loa garrantzitsua dela ezaguna zen. Eta ikerketa honekin erakutsi dute AcPb izeneko garuneko proteina batek zerikusi handia duela horretan. Proteina hori interleukina-1 proteinari lotzen zaio, eta bien artean loa erregulatzen dute animalia osasuntsuetan, eta gaixoek lo gehiago egitea eragiten dute.
Ikusi zuten AcPb proteinaren generik ez zuten saguek lo gutxiago egiten zutela, hoztu egiten zirela, erritmo zirkadianoa galtzen zutela, eta gehiago hiltzen zirela.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina