Landare-hormak, eraikinetan soinua xurgatzeko

EHUko ikerketa baten arabera, landarez osatutako hormek soinua xurgatzeko ahalmen handia dute, eta soinu-isolatzaile gisa ere erabil litezke.
Horma berdeak landare-moduluz osatzen dira: landareak polietilenozko kaxetan sartzen dira, eta irrigazio organiko bidez mantentzen; hots, negutegietan erabili ohi diren sistema hidroponikoen antzeko sistema baten bidez. Ikerketan, horma berdeen soinu-xurgapena eta soinu-isolamendua aztertu dituzte, ISO arauek ezartzen dituzten baldintzak betez. Alde batetik, erreberberazio-gela batean egindako probetan, ikusi dute horma berdeek zarata murrizteko oso errendimendu ona dutela, frekuentzia baxu zein altuetan. Bestetik, laborategiko horma batean landare-moduluak sartuta, ikusi dute soinu-isolatzaile egokiak izan daitezkeela.
landare-hormak-eraikinetan-soinua-xurgatzeko

Iruzkinak