2014/12/26
Hacker talde batek konexio arazoak eragin ditu bi plataformetan Eguberri egunean. Sony etxeak 'The Interview' filma babestu izanarekin eduki dezake harremana erasoak.
'Lizard Squad' hacker taldeak eraso informatikoa egin du Eguberri egunean Xbox eta PlayStation kontsolen sareko zerbitzuen kontra. Hala, kontsola opari gisa jaso dutenek Xbox Live (Microsoft) eta PlayStation Network (Sony) plataformetara konektatzeko arazoak izan dituzte.
Kim Jong Un Ipar Koreako presidentearen hilketa iradokitzen duen The Interview filma deskargatzeko aukera eman dute bi konpainiek eta erabaki horrekin harremana eduki dezake erasoak.
Gabonetako opari gisa Xbox edo PlayStation kontsola jaso zutenek sareko plataformak modu masiboan erabiliko zutela aurreikusi zuten bi konpainiek.
"Arazoak izan dituzu Xbox Live-ra konektatzeko? Berehalakoan konpontzeko lanetan ari gara. Eskerrik asko pazientzia edukitzeagatik", agertu du Sonyk bere webgunean.
Twitterren dituzten kontuetan, halaber, arazoaren inguruko informazio eman dute bi konpainiek. Hain justu, 09:30ean kaleratutako azken txioaren arabera, arazoak ziren oraindik ordu horretan.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina