Apple konpainiaren erloju adimenduna, apirilaren 24an salgai

Besteak beste, telefono-deiak jaso eta egiteko, posta elektronikoa kontsultatzeko, mezuak irakurtzeko eta bezeroaren fisikoa zaintzeko aukera ematen du eskumuturreko erloju adimendunak.
Apple konpainiaren eskumuturreko erloju adimenduna apirilaren 24an jarriko dute salgai. Hala ere, aldez aurretik eskaerak egiteko aukera izango dute bezeroek apirilaren 10etik aurrera, Tim Cook erraldoi teknologikoaren kontseilari delegatuak iragarri duenez.
Hasiera batean, erlojua herrialde zehatz batzuetan bakarrik egongo da salgai, besteak beste, hauetan: AEB, Australia, Kanada, Txina, Frantzia, Alemania, Japonia eta Erresuma Batua.
Bertsiorik arruntena 349 dolarrean (321 euro) salduko dute, eta urrezko edizio mugatua 10.000 dolarrean (9.217 euro). Azkena erraldoi teknologikoaren denda batzuetan soilik egongo da salgai.
Besteak beste, telefono-deiak jaso eta egiteko, posta elektronikoa kontsultatzeko, mezuak irakurtzeko eta bezeroaren fisikoa zaintzeko aukera ematen du erloju adimendunak. Bezeroei “denbora aurrezten” laguntzeko aukera emango die produktuak.

i watch bilaketarekin bat datozen irudiak

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/teknologia/osoa/3039906/apple--erloju-adimenduna-apirilaren-24an-salgai/ https://www.apple.com/es/watch/apple-watch/

Iruzkinak