Lucy, A. afarensis ezagunaren garai eta eremu bertsuan bizi izan zen beste hominino espezie bat aurkeztu dute: Australopithecus deyiremeda. ( Etiopiako Afar eskualdearen erdialdean aurkitu dute).
Fosilak —hiru baraila-zati— duela 3,5-3,3 milioi urtekoak direla adierazi dute aurkitzaileek, Clevelandeko Historia Naturalaren Museoko Yohannes Haile-Selassiek zuzendutako taldeak, eta, halaber, nabarmendu dute fosilen ezaugarriak espezie garaikideetatik desberdinak direla; haien esanean, aparteko espezietzat jotzeko bezainbestekoak.
Iturria: Elhuyar aldizkaria
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina