GERRA TXIKIA

KRITIKA
GERRA TXIKIA bilaketarekin bat datozen irudiak



IZENBURUA: Gerra Txikia
EGILEA: Lander Garro
ARGITALETXEA: Susa
URTEA: 2014ko maiatza


  Nagore, Xabi, Ama eta Gotzon Oreretarrak, abentura ederra bizi izan dute. Aita errefuxiatuak beraiek iparralderantz eraman ditu umeak bertan etxez etxe joan-etorriak egingo dituzte aitak bertan baititu lagun minenak. Han ETA-ren aurkako hainbat atentatu izan ohi dituzte aurrez aurre frantsesen eta espainiarren aldetik, bertan Euskal Herriko gazte asko hiltzen dira, guztiaren gainetik, eta bat-batean polizia beraien errefuxiatu etxean sartuko da, aita ETA-koa zela esanez. Madrilgo espetxera bidaliko dute, bertan hainbat abentura pasatuz; anaiak aita egon ez arren, maitasuna, frantsesa ikasteko nahia...izango du. Zer gertatuko da aitari espetxe zigorra kentzean? Non biziko dira?Zer lor dezakete?


 Liburu hau hasieran ulertzeko zaila da, baina irakurri ahala ikus dezakezu, orain dela gutxi gure inguruko herrietan, zer sufritzen zuten, gerra txiki hartan bertan ez baitzegoen ez irabazlerik ez galtzailerik, eta denak zeuden baten alde edo aurka, hori dela eta guk gure hipotesiak egiteko garaia iritsi da eta ikuspuntu desberdinak kontuan eduki behar ditugu.
Irakurlea:Itxaso Soria

Iruzkinak