Heriotz zuriz jantzita (kritika)

IZENBURUA: Heriotza zuriz jantzita
AUTOREA: Migel Angel Mintegi
ARGITALETXEA: Ibaizabal
URTEA: 2011

Klaudia, Brasileko 17 urte dituen immigrantea da. Nafarroako mendi aldeko herri txiki baten, prostituzio etxe handi bat zabaltzen dute, eta bertan Klaudiari lan egitera behartuko dute bere borondatearen kontra. Beste aldetik, unibertsitario batzuk, haien oporrak eskiatzera joaten pasatzen dituzte, elurretan daukaten etxe batera.

    Arratsalde osoa eskiatzen ibiliz ostean, basoan, Klaudiarekin egiten dute topo.
Polizia sobornatuarekin, eta prostituzio etxeko segurtasunekoekin izango dituzte arazoak unibertsitarioak eta Klaudiak, poliziek eta segurtasunekoek, haien paraderora gero eta gehiago hurbiltzen ari direlako. Klaudiarentzat irtenbide desberdinak bilatuz, plan bat interesgarria aurkitzen dute: poliziak eta klubeko segurtasunekoak engainatu, eta mendi aldera joan, Klaudiaren askatasunaren bila.
KLAUDIA ETA BERE LAGUN BERRIEN PLANAK, NAHI IZAN MODUAN IRTENGO DIRELA USTE DUZU? Erantzuna jakin nahi baduzu, animatzen zaitut irakurtzera!
Liburu hau irakurtzen hasi nintzenean, ez zitzaidan asko gustatu, unibertsitarioen gutxi gora behera kontatzen zituelako, baina gero, Klaudia agertu zenean, liburu hau oso entretenigarria iruditu zitzaidan. Protagonistak nahiko nagusiak dira, eta liburu honek duen gaiarengatik (trafikoa, prostituzioa..) ez nuen uste, niri liburu hau asko gustatzea, baina, konfunditu nintzen. ?Liburu hau benetan gustatu zait. Egia da hasieratik notatzen dela zer gertatuko den laguntza eskatzen dion neskarekin, baina liburua irakurtzen zoazen bitartez, gero eta tentsio handiagoa dagoela konturatzen zara.
                                                                                               Teresa Alvarez
                                                                                                   2015-05-27

Iruzkinak