Jara Live

IZENBURUA: Jara Live
EGILEA: Jasone Osoro
ARGITALETXEA: Erein
URTEA: 2010
Jara, neskatxa bat da. Madrilen bizi da bere familiarekin. Mutil-laguna ere badu Jarak. Eta oso lagun onak. Bere mutil-laguna asko maite du Jarak eta Bere mutil-lagunak berari ere. Jarak, bere mutil-lagunarekiko daukan kexa bakarra, denbora guztian bere gainean eta kontrolatzen ari dela da. Hori ez zaio asko gustatuko neskatxari. Gazte nahiko formala da Jara. Ikasketetan oso ona da eta familiari asko laguntzen dio. Bere lagun gehienak, ez dira bera bezalakoak. Festetara joaten dira, alkohola edaten dute… Noizbehinka Jara ere beraiekin irteten da.
    Bere lagunik onena, Ihintza da. Hau oso festazalea da. Madrileko arratsalde batean, Ihintzak, Jarari deituko dio. Honek, Lekeition festibal bat zegoela esan eta hor, beraien lagun batzuk osatzen duten talde batek joko duela azaldu dio. Jarari plana gustatuko zaio baina ez du uste gurasoek Lekeitioraino joaten utziko diotenik. Gurasoei konbentzitu eta gero, joaten utzi dioten. Lekeition, dena normal dagoela, mutil bat agertu da. Jarari, ikusi bezain azkar, gustatu egingo zaio. Jarak eta bere lagunak, beste lagun batzuk egingo dituzte. Hauek, bikotea dira. Bikotea, bi nesken artekoa da. Jararen lagunari ideia bat bururatu zaio, ia berari ere neskak gustatzen zaizkion ikusteko baina plana ez zaio ondo irtetzen. Gustuko duen mutilarekin hitz egiten, bere lehenengo mutil lagunarekin eta oraingo mutil lagunarekin gogoratzen da. Orduan, bere lehengo mutil lagunaren herrira joatea bururatzen zaio. ZER PASATUKO DA HAIEN ARTEAN?
Hasieran aspergarria iruditu zait, baina irakurtzen joan naizen neurrian intriga sortzen da eta ondorioz, gehiago gustatzen hasi zait. Gainera, liburu honetan kontatzen den historia, batzuetan, benetan pasatzen den gertakizuna da eta oso ondo dago guk hori dena jakitea. Pertsona bakoitzaren egoerak ere ikusteko aukera ematen digu. Gazteok orain zer egiten dugun eta zer egitea gustatzen zaigun ikusten da liburu honetan. Gustatu zait eta gomendatzen dut!!
                                                                                          LIDE ERTZILLA            
                                                                                    2014ko azaroaren 19a

Iruzkinak