KRITIKA

Nur eta denboraren liburua

Izenburua: Nur eta denboraren liburua.
Argitaletxea: Erein.
Idazlea: Toni Martinez De Lezea
Edizioa: Erein

Nurrek bere amonaren etxean liburu bat aurkitu, hartu eta etxera joango da irakurtzera. Irakurtzen hasterakoan liburu barrura sartuko da eta hango pertsonaia asko eta asko ezagutuko ditu. Nur handik paseatzen zegoen bitartean neska bat ikusiko du eta bere aldamenean piratak. Piratak neska pirata batekin ezkontzeko behartzen zeuden, eta Nur, hori ikusita, bere lagunei laguntza eskatzera joango da. Nurrek hori kontatzean bera eta bere lagunak istorioan sartu eta Nurrek ezagututako pertsona baten bila doaz, Robin Hood-en bila. Zer gertatu den esatean Robin Hood, bera eta bere lagunak neska erreskatatzera joango dira. Nurrek eta bere lagunak abentura zoragarriak igaroko dituzte liburuaren istorio barruan.
Neska erreskatatuko al dute? Zer gertatuko da?


Liburu honetatik ondorio batzuk atera ditut. Nurren liburu guztiak abenturazkoak eta fantasiazkoak dira, hori ez zait larregi gustatu, baina ez dut esango nik irakurritako liburua txarto dagoenik, alderantziz, nahiko gustatu zait. Beste gauza bat asko gustatu zaidana da, liburuaren marrazkiekin oso ondo komunikatu naizela, marrazkiekin liburua hobeto ulertzen laguntzen duelako.

Julen Zengotitabengoa

Iruzkinak