Martinez de Lezea, Toti; Landa, Juan Luis; Erein; 2012
Nur beti bizi izan da bere gurasoekin eta aiton amonen etxetik gertu Larrabetzun, baina duela lau bat urte Txinan bizi da. Txinan lagun berriak egin zituen iristean, baina Bilbokoa den lagun bat ere badu bertan. Egun batean ikastetxeak dortoken uhartera irteera bat proposatuko du. Horretarako hegazkinez bidaiatu behar dute. Nurren kasua, lehen aldia da hegazkin batean igotzen dena, eta oso urduri dago hasiera batean. Helmugara iristean ohartzen dira merezi izan duela bidaia horrek. Dortoken bizitza “aztertu” eta beraien osasun-zentroa…ikusiko baitute.
Bertara iristean, oroitzapen bezala aurkitu nahi duen bakarra “I...” jartzen duen kamiseta bat erostea gustatuko litzaioke.Ezagunak diren pertsonen bat edozein tokitatik logo horrekin idatzitako kamiseta zuria... horiek dira armairuan dituen kamisetak. Egun horietako batzuetan hondartzan bainatuko dira. Halako batean Nurrek dortoka batekin egingo du topo, eta berarekin igeri egiten joango da. Bitartean, Nurrek egunero idazten du bere egunerokoa, egiten edota eguna nolakoa iruditzen zaion azalduz. Akuariumean ere ibili dira, eta animaliak aztertzen eta izan litekeenak esaten dituzte…
Zerbait gehiago jakin nahi duzu? Orain zure txanda da, irakur ezazu liburua.
Egia esan, liburua edozein adinetakoek irakur dezakete, literaturak ez dauka adinik. Izan ere, kontuan hartu beharrekoa, bakoitzari gustatzen zaigun liburu mota hautatzea da. Liburu honetan, momentu batzuetan misterioa du, horren ondoren zer gertatuko den jakiteko, zehatzago esanda, erakarri egiten zaitu. Historiaren zati batek erreala dirudi, baina beste zati batek ez dirudi guztiz erreala. Pertsonaiena eta gertatzen zaizkien hainbat ekintza, posibleak dira gure bizitzan, baina beste batzuk ordea, ez dira, ezta sinesgarriak. Nahiz eta sinesgarriak ez izan, beste era batean planteatuko balute, baliteke sinestera iritsiko ginatekeela. Pasarterik politena edo erakargarriena iruditu zaidana, dortokekin eta beste itsas animaliekin igerian ari denean, nik uste horrelako momentu bat edozeinek bizi nahiko lukeela.
Amara Bernalte Canas
2015-05-27
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina