GREENPEACEKO BOST KIDEK ZAZPI ORDU EGIN DITUZTE SALBE ZUBIAN (BILBON) ZINTZILIK
Egilea:
Anonimoa
Data:
Lortu esteka
Facebook
Twitter
Pinterest
Helbide elektronikoa
Beste aplikazio batzuetan
Ozeanoen Nazioarteko Eguna den honetan, Greenpeaceko kideak Salbe zubian zintzilikatu dira, 250 metro koadroko pankarta erraldoiarekin batera.
Greenpeaceko bost kidek pankarta erraldoi bat eskegi dute astelehen honetan Salbe zubian, Bilbon, ‘Ozeanoek axola dute’ aldarriarekin. 07:40ean hasi dute protesta, eta 14:30 arte egon dira zubian zintzilikatuta.
Ozeanoen Nazioarteko Eguna den honetan, 250 metro koadroko pankarta erraldoiarekin batera zintzilikatu dira zubian Greenpeaceko kideak, eta bertan egon dira, zazpi orduz. Itsasoetan, ''arrantza suntsikorrak'' eragiten dituen kalteak azpimarratu nahi izan dute Bilbon egindako protesta horretan.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, borondatez jaitsi dira bost kideak. Ondoren, Ertzaintzak identifikatu egin ditu, eta izapideak irekiko dizkiete, desordena publikoak egotzita.
Ertzaintzak elkarte horretako beste kide batzuk identifikatu ditu goizean zehar.
Efe agentziari egindako adierazpenetan, Greenpeaceko komunikazio arduradunak adierazi du protesta ''arrakastatsua'' izan dela; ''jasotako babesa'' nabarmendu du, eta ''zauriturik gabe'' bukatu dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina