Kritika

Izenburua: Orion eta animalien magoak
Egilea: Joan Manuel Gisbert
Argitaletxea: Liburu zopa
Urtea: 2008ko martxoan


Orion, txakur bat da eta egunero bere soinujole, jabe Isidororekin joaten da dorrearen plazara. Beraiek ez dute diru askorik, beraz, Isidorok soinua jotzen irabaziko du bizimodua. Beraiek seigarren pisu baten bizi dira eta ez dute igogailurik.
Egun batean, Isidoro lurrera erortzen da eta ospitalera eramaten dute. Orain Orionek ez dauka jaberik Isidoro etorri arte, eta denboraldi batean hirugarren pisuko amonak ematen dio jaten, baina bigarren pisuko gizonak ez du atsegin, beraz, txakurtegira deituko du eta Orion txakurtegira eramango dute. Ondoren beste txakur bat preso hartu  eta txakur hori kaiola batera sartu nahian, gizonak ukondoarekin bere kaiola jo eta zabaldu egingo du.
Orionek hori aprobetxatuz basorantz alde egin eta bat-batean basoan ez ohikoak diren gauzak gertatzen hasten dira.
Zer gauza ez ohiko izango dira?
Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere jakin-min asko sortu baitit, zeren eta irakurtzen hasi nintzen momentutik jakin nahi izan dut zer gauza gertatuko diren basoan.  

Iruzkinak