NOSTRASAGUSEN ESKUIZKRIBU MISTERIOTSUA


NOSTRASAGUSEN ESKUIZKRIBU MISTERIOTSUA
 

Izenburua: Nostrasagusen Eskuizkribu Misteriotsua
Egilea: Geronimo Stilton
Argitaletxea: Destino
Hizkuntza: Euskara
Argitaratze data: 2009
Liburu honetako protagonista Geronimo Stilton  da, bera sagu bat da eta lantegi bateko periodikoak egiten eta saltzen ditu.Berak badauka bere laguntzaileak edo bere ofizioan egoten diren pertsona batzuk adibidez: Tea Stilton Geronimo Stiltonen arreba, badago beste bat Trikimailu deitzen dena eta hori bere lagun mina da, eta azkenik, badu beste ume bat Benjamin izena daukana eta esan ditudan pertsona guztiak Geronimo Stiltonen lantegietan egiten dute lana.
Istorio honetan gertatzen dena hau da, egun eguzkitsu batean, istorio honetako protagonista Geronimo Stilton berak, eskuizkribua argitaratu nahi zuen, baina Sagurangoko Liburu Azoka egiten ari zen bitartean,zerbait harrigarria gertatu zen..

Zer uste duzu gertatuko dela ondoren? Zer geratuko da liburu honetako protagonistarekin? Aipatutako zerbait harrigarria gertatzen da, baina gauza hori ze omen ote da?

“Nostrasagusen Eskuizkribu Misteriotsuaren” liburu honetan zer gertatzen den jakin nahi baduzu badakizu zer egin liburua eskuratu!

           Niri liburua asko gustatu zait. Oso erakargarria eta entretenigarria dela uste dut. Irakurtzen hasten zarenean oso dibertigarria da eta gainera oso erraz irakurtzen denez konturatu gabe liburu erdia irakurtzen duzu. Istorio hauek liluragarriak direla iruditzen zait. Gainera liburu hau misterioarekin zerikusia du eta niri misterioarekin zerikusia daukaten liburuak asko gustatzen zaizkit.



                                                                                                    Naiara Caballero
                                                                                                           2015/06/01



Iruzkinak