Ohar kritikoa

GAUEKO BEGI GORRIAK


Izenburua: Gaueko begi gorriak
Itzultzailea:Patxi Ezkiaga
Argitaletxea:Ibaizabal
Urtea:2008



Uda iritsi da eta hemen dago Carolina eta itzelezko inbidia diot, dena ondo egiten du eta txeloa perfektu joten du. Gainera etxera datorrenean ematen du berea dela zeren eta nire ohean egiten du lo eta nire ordenagailuarekin jolasten du gainera esaten dit denbora guztian, bere ordenagailua nirea baino handiagoa dela, ohea ere bai eta liburu gehiago dituela. horrez gain nire txakurra Bingo beti Carolina datorrenean berekin dago.
Gau batean itzelezko trumoia hasi eta Carolinari mamu bat dagoela azalduko diot.
Hurrengo goizean dena prestatuko dut Carolina izutzeko.
Gaua iristean aitaren txabolara joango gara, begi gorri batzuk ikusiz. Ni ere beldurtuta nago, atea zabaldu eta…ZER OTE AL DAGO ATE ATZEAN?

Niri liburu hau asko gustatu zait zeren eta oso misteriotsua da eta oso barregarria.
Niri liburuan gehien gustatu zaidan zatia da Carolinaren lehengusina Carolina izutzeko tranpak jartzen dituen momentua, zeren eta oso barregarria da, tontakeriak egiten ibiltzen delako. Liburu honetako beste gauzarik onenetariko bat liburua irakurterraza dela da, gainera marrazki gutxi batzuk daude eta marrazki horiek asko laguntzen dute. Liburua irakurtzen baduzue asko gustatuko zaizue, gainera oso arin irakurtzen da.




BEINAT BIKUINA

Iruzkinak