TRIANOKO GAU GORRI

euskararen kritika:             

  TRIANOKO GAU GORRI
Idazlea: Iñaki Friera
Liburuaren izena: Trianoko gau gorriak.
Argitaletxea: Ibaizabal
  1. argitalpena: 2005ean.
Egun batean Joseba, Ane eta Patxo txango batera joango dira. Zaldiz ibili eta gero, Blacky txakurra ez  dagoela konturatzen da Ane. Udaltzainei deituko die, baina ez dira fidatzen eta eurak ikertzea pentsatzen dute.
Mendian etxe abandonatu bat aurkituko dute. Etxe horretan txakurren borrokak egiten direla deskubrituko dute. Han Blacky aurkituko dute eta txakurra  salbatutakoan lapurrak harrapatuko dituzte.
Bat-batean udaltzainak heldu eta hiru lagunak lapurrekin batera ikusten dituzte. Baina, zelako ezustea, Maria, beraien laguna, falta da, norbaitek berarekin eraman baitu. Nork eraman du Maria? Umeak zergatik ez dira udaltzainez fidatzen?  Zer uste duzu gertatuko dela liburuaren amaieran?
Liburu hau asko gustatu zait, baina euskara maila altua da eta ulermen aldetik apur bat zaila egin zait. Gaia oso erakargarria da, intriga baitauka, misterioa ere badu. Hori dela eta liburu hau irakurtzea gomendatuko nuke.


                                                                    Martin Alvarez
2015/05/18

Iruzkinak