Duela 80.000 urteko Homo sapiens-aren arrastoak topatu dituzte Txinan



   Nature aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak, eta, haien arabera, ez dago zalantzarik: hortzak gizaki modernoarenak dira, Homo sapiens-arenak. Horrek, hankaz gora jarri du gure espeziearen hedapenari buruzko hipotesi nagusia.

   Izan ere, orain arte, Afrikatik kanpo aurkitutako gure espeziaren fosilak Ekialde Hurbilean eta Europan agertu dira, eta, asko jota, 60.000-50.000 urte zituzten. Horrenbestez, hipotesi nagusia izan da gure espeziea Afrikan sortu zela, eta duela 50.000 urte inguru Europa aldera migratu zuela.

   Orain Txinaren hego-ekialdean aurkitu dituzten hortzak, ordea, gureen modukoak dira. Hamahiru banakoenak dira, eta haiekin batera ez dute ez beste giza fosilik ez tresneriarik topatu, bai, ordea, zenbait animalia-espezieren hezur fosilizatuak.

Iturria: Zientzia aldizkaria "Elhuyar.eus"

Iruzkinak