Araztegietako isurkinek feminizaturiko arrainak

Mota askotako substantzia kutsatzaileak iristen dira gure ibaietara. Horien artean, substantzia feminizatzaileak daude, xenoestrogeno deritzenak. Substantzia horiek arrain arren sexu-aldaketa eragin dezakete. Izan ere, substantzia xenoestrogeno horien pean egondako arrain arren testikuluetan obozitoen agerpena deskribatu da; “intersex” deritzo fenomeno horri. Hainbat ikerketa egin dira azken urteotan fenomeno horren mekanismoak ulertu eta euskal kostaldeko arrain-populazioetan zenbateko eragina duen jakiteko.

arraina bilaketarekin bat datozen irudiak


Zenbait kutsatzailek animalien sistema endokrinoaren funtzionamendua kaltetzen dute, hormonen bidezidorrei eragiten diete eta. Konposatu disruptore endokrino (EDC, ingelesez) deitzen zaie kutsatzaile horiei. Gure eguneroko bizitzan aurki ditzakegun substantzia kimiko asko sailkatu dira EDCen multzoan, hala nola zenbait hidrokarburo, garbigarrietako alkilfenolak, plastikoetako ftalatoak eta pestizidak, besteak beste.    





http://zientzia.eus/artikuluak/araztegietako-isurkinek-feminizaturiko-arrainak/

Iruzkinak