Euskarazko Kritika

VAMPIRIA

Idazlea: Aitor Arana
Liburuaren Azala: Miguel Navia
Argitaletxea: Ikasmina 2010. uretan
Bilduma: Baporea
Resultado de imagen de vampiria liburua

Europako mendebaldeko ospitale psikiatriko baten bada Selene izeneko neskatila bat, jatorra eta oso alaia, liburu honetako protagonista dena. Selenek bere burua vampiroa bezala hartuko du, hau da, bera vampiroen ahalmenak diuela sentituko du bere gorputz barruan, eta Selene ez da ezertaz gogoratuko, ez daki nor den, ez daki nola deitzen den, ez non bizi den, ez zenbat urte dituen, baina bakarrik sentituko du vampiroa dela bere gorputz barruan.
Egun argitsuetan arazo batzuk izango ditu ikusterakoan, baina gauetan aldiz, guztiz kontrakoa gertatuko da oso ongi ikusiko baitu eta ez du inongo arazorik.
Ospitale horretan badago erizain bat Selenek esaten duen bezala “erozain” ilegorria dauka eta oso jatorra dena, oso ondo tratatzen du Selene bere umea izango balitz bezala.
Zer gertatuko da erizain misteriotsu ilegorridun horrekin? Selene gai izango ote da berriz ere nor den jakiteko?
Hori guztia jakin nahi baduzue badakizue zer egin, ba liburua erosi.

                                                                                                         

Iritzia: Niri liburu hau hasieran ez zait oso erakargarria iruditu zeren eta oso aspergarria iruditu zait, eta ez nuen oso ongi ulertzen zeri buruz zihoan, baina kapituluak irakurri ahala, liburua gero eta erakargarriagoa iruditu zait.
Amaiera politena izan da, misterio guztia bertan kontatzen delako.

Liburu hau 12 urtetik gorakoentzako komenigarria da bestelan ez da oso ondo liburua ulertzen eta nik gomendatzen dizuet liburu hau.

Iruzkinak