Titulua: Idoiaren agenda/ Gariren agenda
Egilea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Elea
Urtea: 2005eko urria
Idoia bere mutil laguna utsi berri dago eta oso gaizki sentituko da horregatik. Bere lagunei Arantzazu eta Elenari esango die etxetik alde egitea nahi duela. Arantzazuk esango dio ez alde egiteko eta Elenak baietz. Idoiari burututako zaio pisu partekatu betan geratzea eta lanen bat topatzea. Idoiaren beste lagun batek Edurnek bere mutil lagunari buruzko gauza pila bat kontatuko die Idoia eta bere lagunei, marraztu egiten duela esaterako eta horregatik Leonardo deitzen diola, nahiz eta bere izena Jon izan. Egun batzuk pasa ahala Idoia Jonekin duen harremana sendotzen joango da eta egun batean Idoia biltegi handi batean, Jon bizi den tokia, agertuko da. Jon momentu batean joan egingo da Garirengana, bere lagunarengana, eta bueltatzerakoan lo egiten gera daitekeela esango dio Idoiari. Zer gertatuko da Gari eta Idoiren artean? Idoiak Edurneren mutil-laguna kenduko dio? Gari marrazkilaria denez, Idoiaren marrazki bat egingo du?
Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere, berezi samarra baita: liburu erdia Idoiaren agenda da eta beste erdia Garirena. Nahiko erraz irakurtzen den liburu bat da, egunez egun gertatzen zaiena kontatzen doazelako. Horretaz gain gustatu ez zaidan gauza bat pertsonak ez dituela deskribatzen da, baina ondorioztatu dut ez badute deskribatzen pertsona bakoitzak pertsonaiak nahi dituen moduan imajinatu ahal dituela da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina