LIBURUAREN KRITIKA (Bost Izarrak. Kirol eta polizia nobela. Irteera marran)
Izenburua: Bost Izarrak, Irteera marran
Autorea: Andreas Schlüter eta Irene Margil
Argitaletxea: Ibaizabal
Irudiak: Javier Lacasta Llácer
Itzulpena egiten duena: Patxi Ezkiaga
Liburu honetan, bost protagonista daude: Lennart, alemaniarra, Ilka, australiarra, Linh Alemaniarra, Michael, estatubatuarra, eta Yabali, hegoafrikarra.
Beraien ikastetxean, olinpiada batzuk egin behar dituzte eta beraiek olinpiadetan parte hartu nahi dutenez, entrenatu, prestatu beharko dira, gero olinpiadetan dena ondo ateratzeko.
Prestaketan zehar, hainbat gauza gertatuko dira, adibidez, pertsona misteriotsu batek, “sabotaje” bat egin nahi duela, edo lapur bat dagoela.
Bestetik, olinpiadetan pertsona askok parte hartu behar duenez, jende askok tranpa egin nahiko du, baina gazte hauek, denetarik egiten saiatuko dira hori ez gertatzeko eta inork tranpa ez egiteko. Norbaitek tranpa egingo balu, olinpiadak ez lirateke hain politak izango eta ezin izango genuke hainbeste disfrutatu! Zer gertatuko da?
Nik uste dut, liburu hau, oso polita dela. Pertsonaiak originalak eta ezberdinak dira, honekin esan nahi dudana, leku ezberdinetakoak dira eta hori ez da liburu askotan gertatzen. Liburu hau gomendatzen dut, oso interesgarria dela uste dudalako.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina