Liburuaren Kritika (Hilketa Liburutegi Nazionalean)

Hilketa Liburutegi Nazionalean
Idazlea: Luisa Villar Liébana
Euskarazko itzultzailea: Patxi Ezkiaga
Azalaren irudia: Jiunlimited
Jatorrizko titulua: Asesinato en la Biblioteca Nacional
Jatorrizko liburuaren argitalpena: Editorial Luis Vives, 2000. urtean
Liburu honen argitalpena: Ibaizabalek 2011. urtean.
Detektibe Nobelaren Adiskideen Klubak gazte bi kontratatzen dituzte Liburutegi Nazionalean  “Topaketak krimenarekin” izenarekin egingo den hitzaldi zikloaren berri emateko.

Detektibe Nobelaren lau idazle ospetsuak konferentziarekin hasten dira. Eta Feety idazleak hitz egiten duen bitartean, Ernest Buck idazlea eroriko da; denak, hilketa-ahalegina izan dela adierazten du, eta ordu batzuk geroago, hilzorian egongo da. Bertan dagoen komisarioak, ikerketa hasiko du, baina Maria, Penta-Ros prentsa agentziako kazetaria denak, bere ikerketekin ere hasiko da, detektibeko nobela baten protagonista bilakatuz.
Lortuko dute hiltzailea harrapatzea?
Liburu hau oso gustuko izan dut hasieratik erakarri nauelako. Niretzat momentu intrigazkoenak, zer gertatzen ari den ikertzen hasten direnean izan dira. Hala ere, idazleak erabiltzen dituzten hitz batzuk nahiko teknikoak dira eta beharrezkoa izan dut hiztegia erabiltzea.

Bestalde, liburu honen amaiera  ez nuen espero inondik ere; ondo egon da, sorpresa hartu dudalako. Oso gomendagarria da.

Iruzkinak